Izena emateko epea

PLAZAK DAUDE 2020-2021 IKASTURTERAKO!

Izena emateko epea  2020ko apirilaren 8tik irekita dago. Prozedura berezko masterren eta graduondokoen izena emateko ataletan kontsulta daiteke.

Izena emateko “Graduondoko berezko tituluak” aukeratu behar da, eta honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira::

– CV
– Ziurtagiri akademikoa, irakasgai guztietako kalifikazio eta deialdi guztiak adieraziz.
– NANaren fotokopia.
– Tituluaren fotokopia (hasieran eskaneatuta entregatuko da, baina gero titulu originala aurkeztu beharko da, edo matrikula berresteko fotokopia konpultsatu bat bidali).

Matrikulatzeko lehentasuna izango dute master osoa egin nahi duten eta graduko ikasketak UPV/EHUn egin dituzten ikasleek.

Plazak izena emateko ordena kronologikoaren arabera beteko dira, baldin eta aukeraketa egiteko gutxieneko baldintzak betetzen badira:

-Eskatutako tituluren bat izatea.
-Curriculumaren eta graduondoko gaien arteko antzekotasuna.

Gutxieneko ikasleen kopurua 10 da, eta gehieneko kopurua, berriz, 25.

 

helbidera MASTER 2020-21

 

“Zurarako kalkulu softwarea” modulurako ordenagailu eramangarria behar da. Doaneko lizentzia duen softwarea instalatuko da.

 

Izena emateko prozesuari buruz zalantzaren bat eduki edo argibideren bat behar izanez gero, idatzi masteresyposgradospropios@ehu.eus helbidera.

Masterraren matrikula tasa 2.460 eurokoa izango da. Adituen 1. eta 2. ikastarorako tasak 1.086,5 eta 947,1 izango dira, hurrenez hurren. Matrikula tasen zatikako ordainketari, salbuespenei eta murrizketari buruzko informazioa duzue esteka honetan. Lehenik ikasketak UPV/EHUn egin dituzten eta “EHUalumnin” erregistratua dauden ikasleek % 3 deskontua izango dute matrikulan. UPV/EHUko Arkitektura GETeko ikasle ohientzako matrikula bekak eskaintzea aurreikusten da.

 

Deskargatu izena emateko jarraibideak (PDF)

LEKUA

UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

EGUTEGIA

Irakaskuntza: 2020ko iraila – 2021eko ekaina

MAL aurkezpena: 2021eko uztaila.

IRAKASKUNTZA

Aurrez aurreko 39.6 kreditu + MALaren 20.4 kreditu

ORDUTEGIA

Osteguna: 15:30-20:00
Ostirala: 09:30-14:00* + 15:30-20:00
*Ostiral goiza, txandakako astetan bakarrik.

MATRIKULA

2020-2021 ikasturtearen prezioa: 2.460 euro.