Batzorde akademikoa

Zurezko Egiturak, Eraikuntza eta Diseinua Masterraren antolaketaren, kudeaketaren eta jarraipenaren talde arduraduna.

Juanjo Arrizabalaga
ZUZENDARIA

Arkitekto doktorea, Masterraren eta Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren (UPV/EHU) zuzendaria.

Josu Benito
BATZORDE AKADEMIKOKO KIDEA

Tecnalia Research & Innovation zentroko ikertzailea da, Zura Eraikuntzan arloko aholkularia da, eta udalerrietan hiri termiten kudeaketa eta zurezko egiturazko sistema eta produktuekin lotutako I+G+b proiektuen kudeaketa lanetan aritzen da. Gaur egun, doktorego tesia egiten ari da Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (UPV/EHU).

Josemi Rico
BATZORDE AKADEMIKOKO KIDEA

Arkitekto doktorea eta Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko (UPV/EHU) irakaslea. Masterreko Batzorde Akademikoko kidea.